manos Misión, Visión y Valores

Xedea

Besteren laguntza behar duten eta/edo ezintasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen saiatzea eta baita haien familia-inguruarena ere, laguntza profesionala emanez eta pertsona ardatz duten baliabide soziosanitarioak kudeatuz, haien beharrizanei behar bezala erantzuteko.

Ikusmoldea

Besteren laguntza behar duten eta/edo ezintasunen bat duten pertsonak ardatz dituzten baliabide soziosanitarioak kudeatzeko eta laguntza emateko orduan erakunde bikaina izatea. Horretarako, gogoaserik eta konprometituta dauden profesionalak dauzkagu. Aukeren, eskubideen eta betebeharren aldetik pertsona guztientzako berdina den gizartea lortzea xede duen erakundea izan nahi dugu.

Balioak

Sei balio estrategiko ditu AyG taldeak:

  • Profesionaltasuna: Gure lan-metodologiaren eta gure langileen esperientziaren, prestakuntzaren eta etengabeko formakuntzaren bitartez.
  • Osotasuna: Gure printzipio eta baloreekiko koherentea izatea.
  • Konpromisoa: Erakundeko kide guztiek proiektuarekiko konpromisoa hartzea, pertsonekin eta pertsonentzat lan eginez eta erabiltzaileak gure erakundearen ardatz bilakatuz.
  • Berrikuntza: Gure antolakuntza-kultura parte-hartzaileak gure lan egiteko modua hobe dezaketen ideiak eta ekimenak sortzea ahalbidetzen du, eta baita gizartearen baitan emandako aurrerapausoak gehitzea ere.
  • Pasioa: Gure ustez, posible da pertsonei beren bizi-proiektuarekin laguntzeak eta bizi-proiektu horren parte izateak dakartzan gogoberotasuna eta emozioa lan-eremuan txertatzea.
  • Bezeroa orientatzea: Banan-banako irtenbideak planteatzea, pertsonen eta erakundeen egoerara eta beharrizanetara egokitzen direnak.

Interesgarria iruditzen zaizu? Gehiago jakin nahi al duzu?