Manos juntas jugando

AyG Asistencialek gizartea bidezkoagoa eta solidarioagoa izatera bideratutako jarduerak bultzatzen ditu. Ezintasunen bat duten eta besteren laguntza behar duten pertsonek jarduera horietan parte hartzeko aukera berberak dituzte, gainerako hiritarren eskubide eta betebehar berberak baitituzte.

Zentzu horretan, honako lan-ildoak aipa ditzakegu:

  • Kudeatzen ditugun baliabideetan pertsonak xede dituen antolakuntza-kultura berria garatzea.
  • Ezintasunen bat duten eta besteren laguntza behar duten pertsonek gizartean duten irudia ikusgarri egin eta hobetzea.
  • Gizarte-aldaketarako mesedegarriak diren itun estrategikoak ezartzea.
  • Beste erakunde batzuekin eta administrazio publikoarekin lankidetzan aritzea eta haiekin ezagutza trukatzea, sinergiak sortzeko.
  • Pertsonen bizi-proiektuak garatzeko benetan funtsezkoak diren gizarte-arloetan jardutea, honako hauetan esate baterako: hezkuntza, enplegua eta aisialdia komunitate-inguruetan.

Interesgarria iruditzen zaizu? Gehiago jakin nahi al duzu?