Back to Top

Gure fundazioa

Nadador y perroBesteren laguntza behar duten pertsonekin sentsibilizatuta dagoen, haiekiko konpromisoa bere gain hartu duen eta AyG Asistencial erakundeari lotuta dagoen profesional talde batek sortu zuen Eraiki Bide Fundazioa.

Fundazioak guztien intereseko helburu hauek ditu oro har:

  • Ezintasunen bat, adimena endekatzen duten gaixotasunak, garapenaren nahasmenduak eta oro har gaixotasun organikoak dituzten pertsonen bizi-proiektua garatzeko laguntza ematea.
  • Ezintasunen bat, adimena endekatzen duten gaixotasunak eta garapenaren nahasmenduak dituzten pertsonei arreta eta laguntza ematea eta haien burujabetasuna sustatzea, haien eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko, norberaren autonomia indartuz eta gizarteratzen eta laneratzen lagunduz.
  • Ezintasunen bat, adimena endekatzen duten gaixotasunak, garapenaren nahasmenduak eta oro har gaixotasun organikoak dituzten pertsonentzako tresna klinikoak eta gizarte- eta osasun-arloko tresnak ikertu, diseinatu eta garatzea. Proiektuak eta azterlanak gauzatzea ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloan (I+G+b), ezagutza sakontzeko metodoak eta programak sortzeko.