Back to Top

Prestakuntza

Profesionalentzako eta erakundeentzako prestakuntza-programak

Gure taldeko profesionalek prestakuntza-ekintzak gauzatzen dituzte, honako hauek tartean izanik:

  • “Besteren laguntza behar duten pertsonentzako laguntza soziosanitarioa gizarte-erakundeetan”. Profesionaltasun-ziurtagiriarekin erlazionatutako prestakuntza-jarduera.
  • “Besteren laguntza behar duten pertsonen zaintzailea”. Kantabrian langile soziosanitarioak homologatzeko egindako prestakuntza-jarduera.
  • “Alzheimerra duten gaixoentzako laguntza espezializatua”. Lanerako prestakuntzako moduluak egitea.
Ezagutza trukatzeko jardunaldiak

Bi jardunaldi mota daude eta honako hauek egin dira, besteak beste:

Azalpenezko jardunaldiak: hizlari batek edo gehiagok gai desberdinen inguruko ezagutza zabaltzen dute.

Mota horretako jardunaldietan parte hartu duten profesional ospetsuen artetik honako hauek aipa ditzakegu:

HizlariaHitzaldia
Miguel-Ángel Verdugo Alonso doktorea
Ezintasunaren Psikologia-arloko irakaslea. INICOko zuzendaria - Salamancako Unibertsitatea.
“Garuneko kalteren baten ondorioz besteren laguntza behar duten eta/edo ezintasunen bat duten pertsonak: bizi-kalitateari lotutako faktoreak, frogetan oinarritutako jardunbideak eta hobetzeko estrategiak”.
Inmaculada Gómez Pastor doktorea
Centro de Referencia Estatal de Atención al Daño Cerebral-eko zuzendaria (CEADAC).
“CEADAC, garuneko kalteren bat duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eredua”.
Juan Olmo Osa jauna
Psikologia Klinikoan eta Osasunaren Psikologian espezializatutako psikologoa. Euskal Herriko Neuropsikologoen Elkarteko presidenteordea.
Tamara Ramos Esteban andrea
Buruko Osasunari eta Terapia Psikologikoei buruzko master ikasketak egindakoa.
“Neuropsikologia eta ikasteko estrategiak, memoria-arazoen aurrean: erraztasunak jartzea, errorless learning, vanishing cues, etab”

Parte hartzeko jardunaldiak: jardunaldietara doazen parte-hartzaile guztiek interesatzen zaien gaia aukeratzen dute eta antolakuntzari lotutako esperientziak trukatzen dituzte lantaldeen eta zuzeneko esku-hartzeen bitartez. Horrela, laguntzaren kalitatea hobetzeko lan-formulak gara ditzakete.

Parte hartu duten erakundeen artetik honako hauek aipa ditzakegu, besteak beste: Polibea, Centro de Autonomía Personal (CAP), CEADAC, Aita Menni, FEKOOR, Goizalde, Ehari, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, ADACEN eta ASPAYM Castilla y León.

Erabiltzaileek bi jardunaldi mota horietan parte hartu nahi izan duten guztietan, hala egiteko laguntza eman zaie.