Imagen ejemplo de profesionales

AyG Asistencial-en aburuz eta inongo zalantzarik gabe, langileak berebiziko eragileak dira, baliotsuenak, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzeko laguntza emateko orduan.

Hori dela eta, gure erakundearen ustez berebizikoa da antolakuntza aldetik gizakia garatzeko politikak sustatu eta ezartzea. Politika horiek barne hartuko lituzkete etengabeko prestakuntza, lan- eta soldata-hobekuntzak, barne-promozioa, ahalduntzea (empowerment) eta familiako bizimodua bateratzeko neurriak, besteak beste.

Baliabide soziosanitario jakin bateko langile taldea osatzen duten guztien borondatezko parte-hartzea sustatzeko, AyG Asistencialek antolakuntzaren garapenerako hainbat proiektu planteatzen ditu eta topaketarako guneak sortzen ditu, lantaldeen bitartez.

AyG Asistencialen langile taldearen baitan honako lanbide-profil hauek daude, besteak beste: neuropsikologoak, psikologoak, terapeuta okupazionalak, medikuak, fisioterapeutak, OLT/UED, logopedak, gizarte-langileak, gizarte-hezitzaileak, begiraleak, erizaintzako eta geriatriako laguntzaileak, eta zeharkako laguntza emateko beste lanbide-profil batzuk (administrazioa, sukaldea, garbiketa, garraioa eta mantenimendua, besteak beste).

Interesgarria iruditzen zaizu? Gehiago jakin nahi al duzu?