Una familia junto a la orilla

Familiarekiko harremana eta oro har hurbileko pertsonekiko harremana pertsona ororen laguntza-iturririk garrantzitsuenetakoa dira. Zentzu horretan, pertsonen ongizaterako eta gogobetetasunerako beharrezkoak diren afekzio-, emozio- eta harreman-loturak emateaz gain, ezintasunen bat duten eta/edo besteren laguntza behar duten pertsonen kasuan pertsona horien zaintzaile modura ere jardun dezakete.

Familiek eta/edo hurbileko pertsonek guk kudeatutako baliabideekin duten harremanak hiru ardatz garrantzitsu hartzen ditu oinarri:

  • Erabiltzailearen bizi-kalitatea hobetzeko prozesuan parte hartzea, pertsona ardatz duen plangintza-ereduaren bitartez.
  • Zentroaren funtzionamenduan esku hartzeko aukera, hainbat bide erabiliz: lan-taldeetan, jardueretan eta organo erabakitzaileetan parte hartzea, komunikatzeko bideak erabiltzea, etab.
  • Profesionalengandik pertsonalizatutako laguntza jasotzea, planteatutako beharrizanei erantzuteko, besteak beste: prestakuntza, aholkularitza, orientazioa, taldeko eta banakako terapia, autolaguntzako taldeen dinamizazioa, etab.

Interesgarria iruditzen zaizu? Gehiago jakin nahi al duzu?