Back to Top

I+G+b

Ezagutza areagotzeko metodoak eta programak eskain ditzaketen eta pertsonen bizi-kalitatea hobe dezaketen proiektuak eta azterlanak gauzatzen ditugu ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloan (I+G+b). Honako hauek aipa ditzakegu, besteak beste:

Tresna kliniko EKOLOGIKOA

Pertsona baten memoria aztertzeko tresna kliniko bat diseinatu eta garatzean datza, inguru EKOLOGIKO eta simulatuan. 4 urte irautea aurreikusi da. Nesplora-rekin eta Argibide Fundazioarekin batera garatutako proiektua da, Lankidetza Publiko-pribaturako Programa Nazionaleko INNPACTO azpiprogramaren baitan (Ikerketa Zientifikorako, Garapenerako eta Berrikuntza Teknologikorako Plan Nazionala 2008-2011).

Zeregin sekuentziatuen editorea

Prozesu baten edo gehiagoren zeregin sekuentziatu bat programatzen eta editatzen uzten duen editore bat sortzean datza, zeregin hori errepikatu ahal izateko. Nesplora erakundearekin batera garatutako proiektua da, “Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren produktu berriak garatzeko proiektuak gauzatzeko laguntza-programa; GAITEK programa” delakoaren baitan.