manos juntas quienes somos

Ondorengoetan oinarrituta:

Pertsona ardatz duen plangintza

Etengabeko entzute- eta ikaskuntza-prozesu batean egituratzen da. Prozesu horren helburua da erakundeak jakitea zer den garrantzitsua pertsonarentzat, bai egungo bizitzan, bai etorkizuneko planetan. Gainera, pertsonak hala nahi badu, bere ingurune hurbilean parte hartu ahal izango du, hau da, senide eta lagun gisa.

Shalock eta Verdugok proposatutako bizi-kalitatearen eredua

Shalock eta Verdugoren iritziz, ongizate pertsona lortzea da bizi-kalitatea. Ongizate horrek ezaugarri objektiboak eta subjektiboak ditu, eta faktore pertsonalek eta inguruneari lotutako faktoreek eragiten diote. Horrez gain, dimentsio anitzeko izaera du. Ildo horretatik, kalitatezko bizitza osatzen duten oinarrizko zortzi dimentsio planteatu zituzten bi egileek: ongizate emozionala, pertsonen arteko harremanak, ongizate materiala, garapen pertsonala, ongizate fisikoa, autodeterminazioa, gizarteratzea eta eskubideak. Zortzi dimentsio horiek guztiak hobe daitezke edozein pertsonaren kasuan, haren mendekotasun eta/edo ezintasun maila gorabehera.

Beti hitz egin izan da bizi-kalitateaz baina berritasun bat dago oraingo honetan: “bizi-kalitatearen kontzeptua ezintasunen bat duten pertsonen bizitza hobetzeko eta gaur egun errehabilitazio-arloan dauden jardunbideen emaitzak eta baliotasun soziala ebaluatzeko antolakuntza-prozesu eta printzipio modura erabiltzeko saiakera” (Robert L. Schalock. Siglo Cero, 28. bol., (2), 25. orr., 1997).

Laguntza emateko ereduak eta jokabideari lotutako laguntza positiboa

Laguntza emateko ereduak
Bizi-kalitatearen dimentsioen inguruko laguntza-eredua sortzea
Norberaren garapena, heziketa, interesak eta ongizatea sustatzeko baliabide eta estrategiak eskaintzean eta banakako funtzionamendua areagotzean datza laguntza hori. Lau laguntza-iturri daude: norbera, besteak, teknologia eta zerbitzuak (naturalak edo zerbitzuetan oinarritutakoak izan daitezke).
Normalean pertsonaren ohiko inguruaz kanpoko pertsonek edo ekipamenduek eskainitako zerbitzuetan oinarritzen da laguntza.
Laguntza jasotzeko beharrizanen intentsitatea desberdina da norberaren, egoeraren eta bizitzako fasearen arabera. Horrenbestez, laguntza aldatu egin daiteke, bai intentsitatearen aldetik eta bai iraupenaren aldetik.
Jokabideari lotutako laguntza positiboa.
Jokabide-arazoetan eragina duten aldagaiak hautematean datza, pertsonarentzat eta bere inguruarentzat jokabide hori egokia izateko erraztasunak jartzera bideratutako estrategiak diseinatu ahal izateko.
Esku hartzeko teknika bat izateaz gain ikasketa-metodoa ere bada. Pertsona guztiei aplika dakieke, ezintasunen bat izan zein ez. Pertsonak jokabide desegokirik ez izateko ohiturak eta gaitasunak aurkeztean datza batez ere.
Jokabideari lotutako laguntza planen bitartez garatzen da atal hau, inguruko faktoreen aldaketak, beste gaitasun batzuen irakaskuntza eta ondorioetan eta bizimoduan oinarritutako esku-hartzeak kontuan hartuta.

Printzipio etikoak eta erabaki etiko eta arduratsuak

Balioak, printzipioak eta arauak batzen dituen Kode Etiko baten bitartez itxuratzen dira printzipio etikoak. Intereseko taldeekin jarduteko, haiek ondo tratatzeko eta erakundearen estamentuak finkatzeko gida modura balio dute balio, printzipio eta arau horiek. Erabiltzaileen eta beren familien bizi-kalitatea hobetzeko ardura duten pertsona guztiei aplikatzen zaizkie.

Ildo horretan, AyG Asistenciaren kode etikoa 4 ARDATZEN bidez garatzen da: erabiltzailea (pertsonaren duintasuna eta balioa, eta berdintasuna), familia (laguntza eta parte-hartzea, eta berdintasuna), antolaketa (pertsonarengan oinarritutako kudeaketa-, tratu-, laguntza- eta plangintza-sistema, gardentasuna eta efizientzia kudeaketan, parte-hartzean eta kohesioan), eta gizartea (interes komuna).

Erabaki etiko eta arduratsuen kasuan, esan beharra dago besteren laguntza behar duten/ezintasunen bat duten pertsonei laguntza ematen dieten erakundeek sarri dilemak bizi izaten dituztela laguntza-arloko erabakiak hartzeko orduan.

Erantzun asko eman dakizkioke arazo bati eta baliteke horietako bakar bat ere guztiz onuragarria ez izatea, baina egokiena bilatu eta aurkitzeko konpromisoa hartu behar da beti, hau da, egoera bakoitzerako “erabaki etiko eta arduratsua” hartzeko konpromisoa hartu behar da.

Zentzu horretan, AyG Asistencialen aburuz, berebizikoa da egoera horiei aurre egiteko irizpideak eta tresnak barneratzea, adostutako erabaki etiko eta arduratsua gure zentro guztietan aplikatu beharreko praxia izan dadin.

Esku hartzeko Plan Orokorretan (EPO) oinarritutako programak

Hau da, Arreta Indibidualizatuko Plangintzak egituratzen dituzten bizi-kalitatearen dimentsioekin lotutako programen eta esku-hartzeen zorroa, erabiltzaileek eta profesionalek ezarritako helburuen arabera modu egokian erabiltzeko eta egokitzeko prest daudenak, alde batetik, nahiak eta lehentasunak oinarri hartuta, eta, bestetik, premiak eta laguntzak aintzat hartuta.

Esku-hartze Unitateetan egituratzen da EPO. Guztiz orokorrak zein zehatzak izan daitezke unitate horien helburuak eta adierazleak ezartzen dira.

Interesgarria iruditzen zaizu? Gehiago jakin nahi al duzu?