Esperientzia dugu baliabide mota askoren kudeaketan, adibidez:
- Egoitzako egonaldiak (egoitza eta tutoretzapeko apartamentuak)
- Komunitateari irekita dauden zentroak dira. Zentro horietan pertsonak bolada batzuk pasa ditzake edo modu jarraian egon daiteke bertan. Laguntza ematen zaio bertan, norberaren beharrizanak eta lehentasunak kontuan hartuta.
- Tutoretzapeko apartamentuak etxebizitza autonomoak dira, pertsona bakarrarentzat eta/edo bikote batentzat. Zerbitzu kolektiboak dituzte baina ez da derrigorrezkoa horiek erabiltzea. Etxebizitza horietan bizi diren adineko pertsonen egoera psikofisikoa eta soziala kontuan hartuta, ez da beharrezkoa izaten intentsitate handiagoko baliabideetara bideratzea.
- Egoitzak ikuspegi biopsikosozialetik laguntza jarraitua eskaintzen duten eta izaera sozial eta sanitarioa duten zentroak dira.
- Adineko pertsonei eta ezintasun fisiko larriak dituzten pertsonei (garuneko kalteak, adimena endekatzen duten gaixotasunak eta garuneko pasalisia, besteak beste) zuzendutako egoitza-egonaldiak kudeatzen ditu AyG Asistencialek.
- Eguneko zentroak
- Eguneko zentroa zerbitzu soziosanitarioa da, familiei laguntzekoa. Besteren laguntza behar duten eta/edo ezintasunen bat duten pertsonen oinarrizko beharrizanei, beharrizan terapeutikoei eta beharrizan soziokulturalei erantzuten die egun osoan zehar, pertsona horien autonomia bultzatuz eta haien ohiko ingurunean bizikidetza egokia sustatuz.
- Ildo horretatik, AyG Asistencialek adineko pertsonentzako eta ezintasun fisiko larria duten pertsonentzako eguneko zentroak kudeatzen ditu.
- Errehabilitazio psikosozialerako zentroak
- Baliabide hauetan errehabilitazio psikosozialerako programak egiten dira buruko gaixotasun larriak dituzten pertsonentzat (eskizofrenia, nortasunaren nahasmenduak eta depresio handia, besteak beste). Komunitatean modu normalizatuan bizitzeko beharrezkoak diren gaitasunak eman eta indartzea da programa horien xedea. Laguntza malgua eta etengabekoa eman behar zaie pertsona horiei, komunitatean eta familian behar bezala txertatzeko.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua (EELZ)
- Laguntza ematean eta prebentzioan oinarritzen da gizarte-zerbitzu hau. Adina, ezintasuna edo autonomia falta dela-eta eguneroko jarduerak haien kabuz egin ezin dituzten eta beraz, ohiko etxebizitza utzi gabe bizi-kalitatea hobetzeko hirugarren pertsona baten laguntza behar duten pertsonei zuzenduta dago.
- Era berean, errehabilitazioan eta arreta soziosanitarioan espezializatutako EELZ ere eskaintzen dugu.
Interesgarria iruditzen zaizu? Gehiago jakin nahi al duzu?