Dueño en la piscina con su perro de ayuda

Eraiki ("construir") Bide ("camino") Fundazioa AyG Asistencial entitatearekin lotutako pertsona profesional sentsibilizatuen eta mendekotasun- eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonekin konprometitutako talde baten ekimenez sortu zen.

Fundazioak guztien intereseko helburu hauek ditu oro har:

  • Ezintasunen bat, adimena endekatzen duten gaixotasunak, garapenaren nahasmenduak eta oro har gaixotasun organikoak dituzten pertsonen bizi-proiektua garatzeko laguntza ematea.
  • Ezintasunen bat, adimena endekatzen duten gaixotasunak eta garapenaren nahasmenduak dituzten pertsonei arreta eta laguntza ematea eta haien burujabetasuna sustatzea, haien eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko, norberaren autonomia indartuz eta gizarteratzen eta laneratzen lagunduz.
  • Ezintasunen bat, adimena endekatzen duten gaixotasunak, garapenaren nahasmenduak eta oro har gaixotasun organikoak dituzten pertsonentzako tresna klinikoak eta gizarte- eta osasun-arloko tresnak ikertu, diseinatu eta garatzea. Proiektuak eta azterlanak gauzatzea ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloan (I+G+b), ezagutza sakontzeko metodoak eta programak sortzeko.

Interesgarria iruditzen zaizu? Gehiago jakin nahi al duzu?