AyG Asistencialek esperientzia zabala du hainbat erakunderekin hitzarmenak eta itunak lortu eta sendotzearen arloan. Gure aburuz, lankidetza berebizikoa da sinergiak sortzeko. Bata bestearekiko konfiantzan eta konpromiso profesionalean oinarritu behar da lankidetza hori eta horretarako, kide konprometitu eta leiala izan beharra dago. AyG Asistencialek hitzarmen estrategikoak eta lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu honako arlo hauetan, besteak beste:
- Zerbitzu soziosanitarioen garapena eta kudeaketa.
- Besteren laguntza behar duten eta/edo ezintasunen bat duten pertsonei eta beren hurbileko pertsonei emandako laguntza hobetzea.
- Bidezkoagoa eta berdintasunezkoa den eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik iraunkorra den gizartea sustatzea.
Interesgarria iruditzen zaizu? Gehiago jakin nahi al duzu?