Imagen ejemplo de profesionales

AiG Asistentzialarentzat, talde profesionalak dira, zalantzarik gabe, eragile giltzarria, erabakigarria eta baliotsuena erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzen duten laguntzak ematean.

Hori dela eta, gure erakundearen ustez berebizikoa da antolakuntza aldetik gizakia garatzeko politikak sustatu eta ezartzea. Politika horiek barne hartuko lituzkete etengabeko prestakuntza, lan- eta soldata-hobekuntzak, barne-promozioa, ahalduntzea (empowerment) eta familiako bizimodua bateratzeko neurriak, besteak beste.

Baliabide soziosanitario jakin bateko langileen borondatezko parte-hartzea sustatzeko, AiG Asistentzialak antolamendu-garapeneko hainbat proiektu planteatzen ditu eta topaketa-guneak sortzen ditu lantaldeen bidez.

AyG Asistentzialaren plantillan sartzen dira, besteak beste, neuropsikologiako, psikologiako, terapia-okupazionaleko, medikuntzako, fisioterapiako, erizaintzako, logopediako, pedagogiako, gizarte-laneko, gizarte-hezkuntzako, gizarte-integrazioko, erizaintzako eta geriatriako laguntzaileen lanbide-profilak, eta zeharkako arretako lanbide-profil guztiak (administrazioa, sukaldea, garbiketa, besteak beste).

Interesgarria iruditzen zaizu? Gehiago jakin nahi al duzu?