Honako atal hauetan oinarritzen da:
Parte-hartze eredua
Baliabideetan erabakiak hartzeko orduan parte hartzeko aukera ematea profesional guztiei, diziplina anitzeko lantaldeetan oinarritutako egitura horizontalaren bitartez.
Gure ustez, baliabide jakin bateko profil profesional guztiek parte hartu behar dute lantalde horietan. Beharrizanen berri eman, proposamenak egin eta irtenbideak bilatzeko aukera eman behar zaie, baliabideari lotutako gai garrantzitsu guztiak lantzeko, diziplinen artean.
Lantalde horiek sortzeko, baliabideen idiosinkrasia hartzen da kontuan eta baita langile talde bakoitzaren egoera profesionala eta pertsonala ere.
Gizartearekiko arduratsua den erakundea
Gizartearekiko arduratsua den erakundea izatea, intereseko taldeekin jarduteak gizartean, ekonomian eta ingurumenean duen eragina kontuan hartuta. Horretarako, jarduerak aurrera eramateko konpromisoa hartu beharra dago ikuspegi etiko, arduratsu eta garden batetik eta hitz egiteko, lankidetzan aritzeko eta ingurumenarekiko iraunkorra izateko borondatearekin.
Erabateko kalitatea
Dokumentatuta dagoen Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat izatea, lanbidearen praxia estandarizatzen eta aberasten duena.
Senideen parte-hartze aktiboa
Senideei baliabidearen funtzionamenduan parte hartzen uztea.
Komunitatearen baliabideen kudeaketa
Komunitatearen baliabideak erabiltzea eta haien erabilera sustatzea erabiltzaileen artean.
Interesgarria iruditzen zaizu? Gehiago jakin nahi al duzu?