Manos I+D+i

Ezagutza areagotzeko metodoak eta programak eskain ditzaketen eta pertsonen bizi-kalitatea hobe dezaketen proiektuak eta azterlanak gauzatzen ditugu ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloan (I+G+b). Honako hauek aipa ditzakegu, besteak beste:

Tresna kliniko EKOLOGIKOA
Ingurune EKOLOGIKO eta simulatu baten barruan pertsona baten memoria ebaluatzeko tresna kliniko bat diseinatzea eta garatzea. "Lankidetza Publiko-Pribatuko Programa Nazionala, INNPACTO azpiprograma (Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko Plan Nazionala 2008-2011)" programaren barruan garatutako proiektua.
Zeregin sekuentziatuen editorea
HOWDOI proiektua. Edukiak sortzeko, editatzeko eta partekatzeko diseinatutako web-plataforma bat da. Bereziki egokia da informazioa behar bezala transmititzeko eta ulertzeko premia handiagoa duten inguruneetan, adibidez, laneko arriskuen prebentzioaren eremuan. www.howdoi.es

Proiektu hori "Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programaren" bidez garatu zen; GAITEK programa.

Interesgarria iruditzen zaizu? Gehiago jakin nahi al duzu?